1) 60. hamarkada ikasten jarraituko dugu
Doc
2) Satisfaction errepasatu.
3) Kadentziak.
Kadentzia bat,
esaldi bukaera batera eramaten gaituen akorde multzo edo segidari bateri
deitzen diogu. Kadentzia mota ezberdinak daude.Hauetako bakoitzak zerbait
ezberdina adierazten digu. Hona hemen kadentzia
ezberdinen adibide batzuk:
·
Autentikoa/perfektua (auténtica/perfecta): Bukaera eman edo erantzuteko erabiltzen da.
Oso erabilia da musika tonalean. V-I / IV-V-I akorde segidak osatzen dute.
·
Semikadentzia (semicadencia): Autentikoaren ondoren erabiliena da. Galdera, tentsio,
mugimendu... sentsazioa ematen du. Azken akordea V denean ematen da, nahiz eta
IV denean ere eman. Erabilienak, ondorengoak dira: I-V / IV-V
·
Plagala (plagal): honek ere bukaera
sentsazioa ematen du, baina ez da autentikoa bezain zuzena, gozoagoa,
erromantikoagoa... dela esan genezake: IV-I
·
Hautsia (rota): harridura sortzeko erabiltzen da. Autentikoa bezalakoa da,
baina I-ra joan beharrean, VI-ra joaten da: V-VI
·
Modernoa (moderna): perfektua bezalakoa da, baina musika modernoan ematen da.
Jazz musikan erabiltzen da: II-V-I
·
Modala
(modal): bukaera sentsazioa ematen duen
kadentzia da baina minorrean. Eskala minor naturaletan erabiltzen da eta
antzinako musika edota heavyan oso erabilia da: VII-I